ZSI (Vienako Zentrum für Soziale Innovation) delakoak gidatzen duen European School of Social Innovation (ESSI), Dortmundeko Teknologia Unibertsitateko Social Research zentroa (Alemania) eta Sinnergiak Social Innovation (UPV/EHU) Vienan elkartu dira Urteko Batzarra egiteko.
Sinnergiak Social Innovationeko zuzendari den Alfonso Uncetak ekimenaren zuzendari akademiko gisa parte hartzen du aipatutako batzarrean. Ekimenaren helburua Gizarte Berrikuntza ikertu eta zabaltzea da, eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Danubioko Unibertsitateak ere parte hartzen dute.