Noticias ICC, TRANSCREATIVA //

Transcreativa proiektuak bere logoa diseinatzeko lehiaketa antolatu du

Sinnergiak Social Innovationek gidatzen duen eta Europar Batasunaren Interreg IV B SUDOE Programaren bidez finantzatzen den Transcreativa proiektuak norabide berari jarraituz lan egiten duten 9 bazkide bildu ditu –Euskadi, Akitania eta Coimbrakoak–, Kultura eta Sormen Industrien esparruan bazkideok adostu eta markatutako hiru lehentasunezko helburu hauek lortzeko:

1) Ikerketa: hiru dimentsioko mapa bat egitea
2) Ekintza: sormen guneak eta hub birtuala sortzea
3) Transferentzia teknologikoak

NORI ZUZENDUTA:
Lehiaketa zabalik egongo da proiektuan beren sormena jarri nahi duten guztientzat.

AURKEZTEKO EPEA:
Aurkezteko epea 2013ko urtarrilaren 15ean hasi eta 2013ko otsailaren 12an amaitzen da. Azken ebazpena irabazleari jakinaraziko zaio aurkezteko epemuga amaitu eta 10 eguneko epean.

ENTREGATZEA:
Logo proposamena formatu digitalean aurkeztu behar da derrigorrez, posta helbide hauetakoren batera jota:
– Euskadi: Euskampus Fundazioa – Sinnergiak- Social Innovation Centre contact@sinnergiak.org
– Coimbra: Instituto Pedro Nunes (IPN) cerqueira@ipn.pt
– Akitania: ANTIC jbagieu@antic-paysbasque.com

Posta mezuaren gaia LOGO TRANSCREATIVA izango da.
Infektatutako fitxategirik bidaliz gero, bidaltzailea lehiaketatik kanpo geratuko da automatikoki.

SARIA:
TOKIKO LOGOrik onenak 500 €-ko saria izango du eta ESKUALDEARTEKO LOGOrik onenak, berriz, 1.500 €-koa. Saria transferentzia bidez ordainduko da.

BALDINTZAK:
Lehiaketa honen bidez, proiektuaren osotasuna eta proiektua inspiratu duten oinarriak adieraziko dituen logo bakar bat lortu nahi da. Transcreativa proiektua europar ekimen bat da; hori dela eta, Europar Batasuneko hainbat herrialdetako eskualdeek parte hartzen dute, kasu honetan, Frantziak, Portugalek eta Espainiak. Lehiaketa honen bidez, proiektuaren osotasuna eta proiektua inspiratu duten oinarriak adieraziko dituen logo bakar bat lortu nahi da.

Horretarako, herrialde bakoitzak bere eskualdeko logorik onena aukeratuko du, eta logo horrek zehaztutako saria eskuratuko du. Ondoren, organo ebaluatzaileak hiru finalisten arteko logorik adierazgarriena aukeratuko du eta logo horrek aurreikusitako sari osagarria jasoko du.

Logoak zehazteko, Interreg IV B Sudoe programa, Transcreativa proiektua eta europar ikuspegia hartu beharko dira kontuan betiere.

Logoa aukeratzeak berekin ekarriko du logo hori proiektua zabaltzeko ekintza guztietan erabili ahal izatea, bai nazio mailan bai nazioartean; beraz, jabetza intelektualeko eskubide guztiak proiektuan parte hartzen duten entitateenak izango dira.

Entitate antolatzaileak, baldintzak betetzen duen proposamenik ez dagoela edo eskatutako kalitate irizpideak betetzen ez direla irizten badio, saria eman gabe utz dezake.
Azken erabakia ezin izango da inola ere errekurritu.

transcreativa_logo--POST_sinnergiak