Noticias Innovación Social //

Sinnergiak European School of Social Innovationekin bat (ESSI)

essi_viena--POST_sinnergiak

Sinnergiak Social Innovation European School of Social Innovation erakundearen proiektuan sartu da, erakunde horrek Vienan, uztailaren 12an, egin zuen urteko batzarrean. ESSI berrikuntza sozialaren esparruan dagoeneko diharduten erakunde eta sareak elkartzen dituen proiektua da, oinarri zientifikoak zein eremu horretako praktika eta konpetentziak zabaldu eta horietan denetan sakontzeko asmoarekin.

European School of Social Innovation duela urtebete jarri zen martxan, Vienako ZSI (Zentrum für Soziale Innovation Viena) eta Dormundeko (Alemania) Unibertsitate Teknologikoaren Social Research Centre zentroaren eskutik. ESSI babes markaren pean, ekimen hori osatzen duten erakundeek jarduerak eta proiektuak garatzen dituzte sarean, modu ikusgarriagoan eta elkarrekin konektatuta. Horren erakusgarri dira gaur arte egindako mintegi, tailer eta hitzaldiak, esaterako Berrikuntza Sozialari buruzko Nazioarteko Konferentzia, 2011n Vienan egindakoa, eta hezkuntza erakundeen arteko lankidetza, berrikuntza sozialaren esparruan etorkizunean programa eta gradu ondoko titulazioak koordinatzeko egon daitekeen aukera aztertzeko. ESSIren filosofia prestakuntza eta ikerketa konbinatzea da nagusiki, lankidetzarako egituren bitartez, nazioarteko lankidetzan eta diziplina zeharreko lankidetzan dauden etenak eta aldeak txikiagotzen joateko eta, horrela, berrikuntza sozialaren esparruko ikerketara eta praktikara hurbilpen berriak zabaldu ahal izateko.